XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Au izan zan Errexil'darr Agurrgarriaren bizitz osoa; era guzizko nekeak eramatea bere atsegiña; gau ta egunez kristau gaixoai laguntzea bere eginkizuna, ta altzitun sinisgabekerik geyenak zeruratzea bere egarri ta poza.

Entzuten zun egunero iltzen zituztela: asko ta asko, bereetakoak ere bai; bat surtan erreta; bestea ur irakiñetan egosirik; beste batzuk zatika ebakirik eta guziak oñaze beltzetan.

Baña oek jakiñarren Errkizia'tarrak etzeukaten bere buruaz ze zitekenaren bildurr antzik ere.

¿Bildurr esan det?¡bai Bera! Berak euki ezezik, kendu egiten zien bildurra kristau guziai, euren sinismenean indartsu irauneraziaz.

Garai ontan Yangumi ta Isafai zeritzaten tokietan gogorrtu zan geyago lengo ekaitza; baña etzuten kristauak sinismena ukatu.

Errexil'go seme maitagarriak sartu zien biotzetan Jaungoikoaren maitasun beroa ta bere bidez otoitz ugari egiten zuten, iltzeko garaian sinismenean sendo-sendo irautearren.

Mixiolari ospetsu arek pozten zitun, eta kristau jatorr ayek, etsaiak etorri zai egon gabe, eurak jeiki ta lasterka juten ziran, Jesukristogatik iltzeko, besteak kixkaltzen zitun surtara.

¡Aiñ bizi bizia zan, ba, ayen biotzeko berotasuna!.

VIII.- MIXIO-LANETAN BETE BETEAN ETA AURRERA TA AURRERA